Ongi etorri Wikipediara
2025eko martxoaren 30a da eta 458.673 artikulu ditugu euskaraz.
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?
Aste honetan nabarmen (artikulua bozkatu)
Atomoa (grezieratik: ἄτομος, atomos, «zatiezina») protoi eta neutroi nukleo batez osatutako partikula bat da, elektroi hodei batez inguratua. Atomoa elementu kimikoen oinarrizko partikula da, eta elementu kimikoak euren atomoetan dagoen protoi kopuruaren arabera bereizten dira. Adibidez, 11 protoi dituen edozein atomo sodioa da, eta 29 protoi dituen edozein atomo kobrea da. Neutroi kopuruak elementuaren isotopoa definitzen du.
Aurreko asteetan...
Garazi, Kirino, Klinio eta Mamertino.
- 1492 - Fernando eta Isabel errege katolikoek Alhambrako dekretua izenpetu zuten, Espainiako judu guztiak kanporatzen zituena kristautu ezean.
- 1853 - Vincent van Gogh margolari herbeheretarra (irudian) jaio zen (h. 1890).
- 1867 - Estatu Batuek Alaska erosi zioten Errusiari, 7,2 milioi dolarren truke (4,19 $/km²)
- 1969 - John Lennon eta Yoko Ono ezkondu ziren Gibraltarren.
- 1980 - Frankismo osteko lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen Gernikan.
Eguneko irudia
Jaipur hirian eraikitako behatoki astronomikoa.

XVI. mendean Ingalaterrako Erresuman alkimian jarduteak heriotza zigorra zekarrela, bertako errege-erreginak eta agintariak beldur zirelako alkimistek beruna urre bilakatuko zutela eta azken metal horren balioa gutxituko zela?
Hilberriak
Albisteak
Lurrikara batek biktima asko eragin ditu Myanmarren eta Thailandian. Azken datuetan 1.600 hildako aipatzen dira.
Sindikatuek grebak deitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan, irakasleen % 75eko jarraipenaz, sindikatuen arabera.
Israelek hautsi egin du Gazako inbasioan urtarriletik indarrean zen menia, ramadanean Gaza ezustean bonbardatuz eta gutxienez 414 palestinar erailez, haietako 174 haurrak.
Argentinako Bahía Blancan izan diren uholdeek 16 pertsona hil eta txikizio handia eragin dute, tartean bertako euskal etxean. Jatorri euskaldun pertsona askok ere ondorioak pairatu dituzte.
Esploratu
Komunitatea






"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Azala&oldid=9807453"(e)tik eskuratuta