Serhii Oleksandrovytx Xaptala[1] (ukraineraz: Сергій Олександрович Шаптала) (Kostiantinivka, Sobietar Batasuna; 1973ko otsailak 5) Ukrainako Estatu Nagusiko Burua da 2021eko uztailaren 28tik, teniente jeneral maila militarrarekin.[2]
2022an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, Xaptalak esan zuen Ukrainako aire-defentsek Il-76 errusiar bat eraitsi zutela,[3] bai eta Bayraktar TB2 motako drone ukrainar baten bideo-irudiak partekatu zituen ere, zeinetan droneak helburu errusiarrei eraso egiten zien.[4]